Physical Graffiti | |
---|---|
Led Zeppelinen albuma | |
Sortzailea(k) | Peter Corriston (en) |
Egilea(k) | Led Zeppelin |
Argitaratze-data | 1975 |
Izenburua | Physical Graffiti |
Ekoizpen lekua | Erresuma Batua |
Banatze bidea | 2 × LP eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | hard rock eta rock |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 82:15 minutu |
| |
Grabazioa | Olympic Studios (en) |
Diskoetxea | Swan Song Records (en) |
Zatiak | 15 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Led Zeppelin's albums in chronological order (en) |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Jimmy Page |
Physical Graffiti (euskaraz: «Graffiti fisiko») Led Zeppelin taldearen seigarren albuma izan zen. 1975ko otsailaren 24an plazaratu zen eta taldearen arrakasta handienetariko bat izan zen. Disko hori taldearen diskoetxe zigilu propioarekin atera zen lehendabizikoa izan zen, Swan Song Records. 1970 hamarkadan gehien saldu zen zazpigarren albuma izan zen; 15 milioi kopia saldu ziren. Led Zeppelinek Estatu Batuetako eta Britania Handiko zerrendetako lehen postuan jarri zuten. Handik gutxira haiek plazaratutako sei disko aldi berean 200 album onenen zerrendan egon ziren; inoiz ez gertatutakoa izan zen hau. Izenburua "Physical Graffiti" Jimmy Pagek asmatu zuen; horrekin gaien ekoizpenean jarritako energia guztia adierazi nahi zuen. Album bikoitza izan zen.[1][2][3] Berrogei urte geroago, 2015eko otsailaren 23an diskoa berriro ere plazaratu zen.[4]